Sokal afera

Sokal afera Alan Sokal fisikariak burututako iruzur ospetsu bat izan zen, Social Text aldizkari akademikoko editore taldea agerian uzteko eta mota honetako aldizkarien zorroztasun eza eta jasotako lanen ebaluazio kaskarra salatzeko.

1996an Sokalek, New Yorkeko Unibertsitateko fisika irakaslea zenak, artikulu sasizientifiko bat bidali zuen Social Text aldizkarian argitaratu zezaten. Bere asmoa zera frogatzea zen, kultur ikasketetan zentratutako aldizkari postmoderno honek inolako zentzurik ez zuen artikulu bat argitaratzeko gai zela, baldin eta a) hizkera egokia erabiltzen bazuen; eta b) editoreen aurreiritzi ideologikoak babesten bazituen (zientzia enpirikoen aurkakoak)[1].

Artikulua, «Transgressing the Boundaries: Towards a Transformative Hermeneutics of Quantum Gravity»​ («Mugen transgresioa: grabitate kuantikoaren hermeneutika transformatzaile baterantz») izenekoa, udaberri/udako zenbakian argitaratu zen 1966an Social Texten, eta tesi harrigarri bat defendatzen zuen: grabitate kuantikoa eraikuntza sozial bat zela; hau da, grabitatea gizarteak existituko balitz bezala egiten duelako bakarrik existitzen dela, eta beraz, grabitatean sinesteari utzi ezkero, hark etzuela eraginik izango[2].

Artikulua argitaratu eta gutxira Sokalek bere iruzurraren berri eman zuen Lingua Franca izeneko beste aldizkari batean. Honek eskandalu akademiko bat sortu zuen bai Social Text  aldizkaria argitaratzen zuen Dukeko Unibertsitatean, bai era orokorrean postmodernismoaren eta etika akademikoaren inguruan. Sokalek esan zuen bere artikulua “mordoilo postmoderno, erreseina lausengatzaile, testuinguruarekin bat ez zetozen hotsandiko aipamen eta erabateko zentzugabekeriaren pastiche” bat zela, zeina “matematika eta fisikari buruz aurkitu ahal izan nituen aipu ergelenetan oinarritzen zen”, generikoki “postmoderno” izendatutako humanitateetako unibertsitarioek eginak[1].

  1. a b Sokal, Alan D. (June 5, 1996), "A Physicist Experiments with Cultural Studies", Lingua Franca, archived from the original on October 5, 2007
  2. «Transgressing the Boundaries: Towards a Transformative Hermeneutics of Quantum Gravity» (en inglés).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search